2019/07/12
10. EGUNA!
Ostirala eta bigarren txandaren bukaera. Goizean lanpetuta egon gara esku lanak egiten. Txikiek fruta brotxetak egin dituzte, tailer osasuntsua. Udatxiki 1 taldekoek slime tailerra egin dute eta primeran atera zaie haiek begiraleei aholkatutako materialak erabiliz. Udatxiki 2 taldekoek amets harrapariak egin dituzte.
Hamaiketakoa jan ostean, gurpil eguna ospatu dugu. Denok gure gurpil tramankulua ekarri dugu eta jolastokian hamaika mila zirkuitu desberdin egin ditugu!
Comentarios
Publicar un comentario