2019/07/08

6. EGUNA!

Astelehena eta bigarren asteari hasiera eman diogu. Gaur, uztailak 8, San Fermin eguna ospatu dugu. Goizean, txikienek zezen karetak eta kilikiak margotu dituzten bitartean, nagusienek pankartak eta entzierroa prestatu dute. Hamaiketakoa jateko ordua eta gero, entzierroa egin dugu eskolako jolastokian. 

Gora San Fermin! 

 Ludotxiki
Udatxiki 

Gainera, gaur, gazteuda udalekua hasi da eta Astitzerako bidea hartu dute goizeko 9.00etan. Aterpera heldu baino lehenago Peruharri bisitatu dute. Bertan Iñaki Perurena izan dute gidari. Arratsaldea jolasean eman dute gustura.



Comentarios