Entradas

Mostrando entradas de julio, 2019

2019/07/19

Imagen
15. EGUNA! Gaur, Mendexan eta Lekeition oso ondo pasa dugu, baina pena handiz agur esateko garaia heldu da. Hiru asteak bolada batean pasa dira eta errepasoa eginez pila bat ekintza egin ditugu zuen gustokoak  izan direlakoan ustez. Begoraleon partetik oso gustura egon gara eta eskerrak eman nahi dizkizuegu izan duzuen jarreragatik. Uda disfrutatu eta hurrengo urtera arte! 

2019/07/18

Imagen
14. EGUNA! Gaur egun berezia izan da. Bihar, udalekuei bukaera emateko, txangoa dugun arren agur esateko jai bat ospatu nahi genuen eta gaur egin dugu. Hamaika gauza egin ditugu; jolastu, sortu,margotu, dantzatu, abestu, aurpegiak margotu eta hamaiketako erraldoia jan.  Primeran pasa dugu!

2019/07/17

Imagen
13. EGUNA! Gaur hondartzara joan gara. Hodeiak ilunak zeuden goizean, baina gogotsu ekin diogu bidaiari eta hondartzara heltzean ostarteak agertu dira. Beraz, pentsatu gabe, sorosleak heldu direnean uretara sartu gara eta epel zegoen!! Gero, hondarretan jolastu dugu.      Ahituta heldu gara!!  

2019/07/16

Imagen
12. EGUNA! Gaur eskolako pation pasa dugu eguna ekintza pila bat egiten. Txikienek zirkuito ezberdinak egin dituzte jolasean eta jolas ezberdin asko egin dituzte. Nagusienek bitartean erlaxazio tailerra egin dute eta amaitzeko karaokea.    Ludotxiki Udatxiki

2019/07/15

Imagen
11. EGUNA! Pena handiz azken asteari hasiera eman diogu. Goizean esku lanak egin ditugu. Txikiek, azkenean, slime tailerra egin dute. Izan ere, beste umeak ikusita gogo handiz zeuden. Uda txiki 1 taldekoek  istorio bat sortu dute eta play maies erabilita pertsonaia bat eratu dute. Uda txiki 2 taldekoek fruta tailer osasuntsua egin dute eta arrakastatsua izan da. Hamaiketako ostean, musikari play eman eta dantzan hasi gara. Hasieran euskal dantza 2 ikasi ditugu, taldean ditugun dantzarien laguntzaz eta gero, zumba saioa egin dugu.  Ludotxiki  Udatxiki 1   Udatxiki 2

2019/07/12

Imagen
10. EGUNA! Ostirala eta bigarren txandaren bukaera. Goizean lanpetuta egon gara esku lanak egiten. Txikiek fruta brotxetak egin dituzte, tailer osasuntsua. Udatxiki 1 taldekoek slime tailerra egin dute eta primeran atera zaie haiek begiraleei aholkatutako materialak erabiliz. Udatxiki 2 taldekoek amets harrapariak egin dituzte. Hamaiketakoa jan ostean, gurpil eguna ospatu dugu. Denok gure gurpil tramankulua ekarri dugu eta jolastokian hamaika mila zirkuitu desberdin egin ditugu! Astitzen agur esateko eguna heldu da, baina goizean zirku tailerra egin dugu Galdameseko gazteekin batera. Datorren urtea noiz heltzeko irrikitan gaude!

2019/07/11

Imagen
9. EGUNA! Osteguna eta Alonsotegin pasa dugu eguna. Txikienek kirol ekintza ezberdinak egin dituzte eta musika izan dute erritmoa ez galtzeko. Udatxiki 1 lehen orduetan indiada erraldoia egin dute eta hamiaketako ostean rally humoristikoa herrian zehar. Udatxiki 2 gynkana egin dute lehen eta gero, indiada. Eguna bukatzeko eta eguzkiari aurre egiteko ur guda egin dugu!  Ludotxiki Udatxiki 1 Udatxiki 2 Astitzen mendi ibilbidea egin dute Larraun ibaiaren iturburura eta Mendukilo leizara sartu dira.